XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DEFINIZIOAK

Jarraian, liburuki honetan erabilitako oinarrizko kontzeptu batzuk azalduko ditugu, emaitzen taulak errazago uler daitezen.

OSASUN-ZENTROETAKO LANGILEAK

Ez dira osasun-zentroetako langile gisa sartu itundutako enpresen langileak (garbiketakoak, ikuzketakoak, etab.etakoak), ez eta trebakuntza aldian zeuden langileak ere (BAME, OLT).

Sartu dira 96-XII-31n benetan zeuden langileak, eta ez lanpostu-zerrendetan agertzen ziren lanpostuak.

Ondokook ere ez dira sartu:

- Zerbitzu-emankizunean zeuden langileak, beste erakunde bati atxikita zeudenak.

- Eszedentzian zeuden langileak.

- Aldi baterako bajan egoteagatik ordezkatuak izan ziren langileak.

Behin behingo lan-hitzarmena zeukatelako edo zerbitzu emankizunean zeudelako osasun-zentroetan ziharduten langileak, aldiz, sartu dira.

Ospitaleari lotetsiak. Lan edo estatutu hitzarmen bidez ospitalearen menpe zeuden langileak.

Ohiko laguntzaileak. Ospitalean baina hitzarmenik gabe lan egiten zuten langileak.

Langileak guztira. Zuzendariek, kudeatzaileek, osasun-asistentzitarako langileek eta gainerako lanileek osatzen dute.

Medikuak. Lana ospitalean bertan egiten zuten mediku guztiak, bere lanpostua dena dela (zerbitzuburua, etab.). Ez dira sartu BAMEak, borondatezko laguntzaileak eta bekadunak.

Beste espezialistak. Orain arte adierazi gabeko espezialista guztiak sartzen dira hemen (medikuntza prebentiboa).

Gau eta egunekoak. Ospitaleko goardiak soilik egiten zituzten medikuak.